XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Belauna ez mugitzeko atseden hartzea izan ohi da gaitz honen sendabidea.

II-137.- Nola deitzen zaio errakitismoari?

Zerk eragiten ote du errakitismoa? Nola sendatu ohi da?

Ez da ezagutzen gaitzaren euskal izenik.

Ahultasuna dela medio, gorputzak hazteko nahiko indarrik ez izatea omen da gaitzaren eragilea.

Astemearen esnea ona dela uste ohi da.

Ezagutu dituzte, ama erditzerakoan hil eta auzoan beste haurren bat hazten ari zen emakumerik ez zegoenean, astemearen esneaz indartsu eta osasuntsu hazitako haurrak.

II-138.- Zein sendabide erabiltzen dira gangrenaren aurka? Nola deitzen zaio gangrenari?

Gangrenari Kangrenea esan ohi zaio.

Malba-belarrez, mermenaz edo pasmo belarraz egindako enplastuak dira ezagutzen diren sendabideak.

Badira oraindik pomada edo ukendu antzeko zerbait egin eta pote txiki batean gordetzen dutenak.

Horretarako baratxuriak, malba-belarrak, mermenak, pasmo belarra eta erromeroa xehatu eta nahasi behar dira.

Gero, zartaginean oliotan jartzen dira eta gorriturik gelditu arte frijitzen.

Olioa iragazi eta jadanik ontzi-ipurdian argizaria duen pote batera botatzen da.

Nahasi eta lehortzen direnean, prest dago ukendua.

Tetanosari pasmoa esaten zaio eta abereek eragin ohi dute.

Gaitza jasaten zutenei burdina jartzen zioten ahoan, ahoa irekita edukiarazi eta janariak sartu ahal izateko.

II-138.1.- Zein sendabide erabiltzen dira hemorroideen aurka?

Eukalitu-hostoz edo iodo belarraz irakindako urarekin lurrinak hartzen dira uzkian.

II-l38.2.- Gernuko zein gaixotasun ezagutzen da? Nola sendatzen dira?

Pixa oso sarri egiten denean eta pixa egiterakoan mina edo erresumina sentitzen denean, maskuriko otza izaten da eta zerbait beroa ipini behar izaten da sabelpean.

II-138.3.- Sexuari dagokion zein gaixotasun ezazatzen dira? Nola sendatzen dira?

Garai batean, soldaduskara joatean, batzuek deskuidatu (...)